XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerlariaren txokoa

Desagerketari buruzko informazioaren azterketa idatziz eman:

Zenbat urte du Itsasok?

Zenbat denbora darama etxean azaldu gabe?

Noiz ikusi zuten azkenengo aldiz?

Nola ikusten dute eskolakoek?

Gurasoekin arazorik ba ote du?

Zein da desagerketaren arrazoia?

Nola deskribatuko zenuke Itsaso?

Beno, orain zuen txanda da.

Gogora ezazue, lana hasi baino lehen, gure gomendioak kontutan izateak merezi duela.

Zuen erreportaia sortu aurretik, ondoko puntuak kontutan izatea komeni da.

Erreportaiaren egituraren ezaugarriak:

- Informazioa lortu ondoren, erreportaiari egitura ematen diogu.

- Sekuentziek hari kronologiko bati jarraitzen diote.

Hau da, denborari begira, gertatu diren bezala kontatzen dira.

- Erreportaiaren egitura:

Sarrera: Alde honetan gertaerari buruzko daturik erakargarrienak aipatzen dira.

Garapena: Zati honetan informazio zabalagoa ematen da.

Datu zehatzak ematen dira.

Amaiera: Erreportaia guztian zehar esandakoa gogorarazi nahi digu alde honek, gauzarik garrantzitsuenak berraipatuz.

- Gure erreportaia berriro irakurri eta esandakoaren arabera egituratu.

- Zure egituraketa besteenekin alderatu.